134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

195/2005 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Zarrakazteluko lurzati berrantolamenduaren eremuko bide eta hustubide sarea (gainerakoa)" izeneko obretarako proiektua onetsi eta kontratatzeko espedientea irekitzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak deialdia egin du "Zarrakazteluko lurzati berrantolamenduaren eremuko bide eta hustubide sarea (gainerakoa)" izeneko proiektuaren obrak lehiaketa bidez esleitzeko, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: aipatutako lanak kontratatu eta egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Aurrekontua: 6.913.716,49 euro

_Egiteko epea: hogeita hamar (30) hilabete.

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2005eko azaroaren 30eko 14:30 arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko bulegoetan (Alondegi karrika, 1, 1. oina, Iruña) edo Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian jasotzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2005eko abenduaren hamahiruko 10etan Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko batzargelan (Alondegi kalea, 1, 1. oina, Iruña).

_Proiektua eta klausula administratibo partikularren agiria lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 1. oina, 9:00etatik 14:00ak arte).

_Halaber, www.Navarra.es/catálogo de servicios/contrataciones/infraestructuras y obras izeneko web-orrian klausula administratibo partikularren agiriak, proiektuaren fitxa eta proposamen eredua kontsultatu eta hartzen ahal dira.

Iruñean, 2005eko urriaren 25ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0521419