134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 17ko 2561/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 17ko 2561/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

A R A U A K

1._Xedea.

Erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia iragartzen da. Lanpostua Toki Administrazioko Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalari atxikia dago, 6117 zenbakia du plantillan eta Iruñean aritzekoa da.

Lanpostu horretako zereginak honako hauek dira, besteak beste:

_Paperean edo edizio elektronikoan aterako den argitalpen berri baten azterketa, diseinua eta plangintza egitea.

_PDF, hipertestua, Interneteko edizioa.

_Irudiak digitalizatu eta kontrolatzeko bideen azterketa eta horren inguruan erabakiak hartu eta jarraibideak ematea.

_Lehen proben eta inprentako proben estiloa, ortografia eta tipografia zuzentzea.

_Paperean edo edizio elektronikoan egiten diren argitalpenen prozesu osoaren gaineko kontrola.

_Bukaerako produktua kontrolatzea.

_Programa informatikoak behar bezain ongi menperatzea: Word, Access, Excel, FreeHand, QuarkXpress, Photoshop, InDesing, Flash, Dreamweaver.

_Behar diren kontratazioak egitea.

_Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa kontrolatzea.

2._Aplikatu beharreko arauak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; Lanpostuak Betetzeari buruzko Erregelamenduaren 10. artikulua eta gainerako agindu aplikagarriak, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiak; abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Dekretua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak merezimenduen baremoei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzerakoan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horren baliokide den besteren bat izatea, edo titulu horietako bat eskuratzeko baldintzak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahal dute lekualdatze-lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubide hori utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenek esleitzen dioten soldata jasoko du.

5._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña, 31002) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahal da (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) edo interneteko www.cfnavarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera orrian, izangaiek adierazi beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak.

6._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

_Mahaiburua: Javier Félix Carmona Salinas, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Protokolo eta Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Gerardo Huarte Ilárraz, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Hedabideen Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Luis Elía Iranzu, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Ataleko burua, idazkari lanetan ere arituko dena.

Ordezkoa: José Luis Turrillas Roldán, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko burua.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek baloratuko dira hurrenez hurren:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez ere 25 puntu.

c) Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 15 puntu.

Epaimahaiak eranskin gisa heldu den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduak jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez frogatu beharko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez ere 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Aipaturiko zerbitzuak txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari esleitzen dion puntuazioa lotzailea izanen da lehiaketako epaimahaiarentzat.

d) Lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere 25 puntu.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horrek merezimenduei eta lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko galderak egiten ahal zaizkie.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Proba praktikoa azaldu eta defendatzeko ekitaldira agertzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da, besterik gabe.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketako gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea emanen du, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdintasunak badirau, lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoan puntuaziorik handiena lortu duen lehiatzailearen alde ebatziko da.

9._Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, agirien aurkezpena eta izendapen proposamena.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, dei egin duen organora igorriko du 8. atalean aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, agiri guztiekin batera, izangai bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioa adieraziz, eta puntuazio hoberena atera duen izangaia izendatzeko proposamena eginen du.

10._Izendapena eta lanpostuaren esleipena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak erdi mailako teknikari izendatuko du proposaturiko izangaia (B mailakoa) eta lanpostu hutsa esleituko dio. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11._Lanpostuaren jabetza hartzea.

Izendatutako lehiatzaileak lanpostuaren jabetza hartu beharko du izendapen-ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetu ezean, lehiaketako lanpostu hutsa betetzeko eskubideak galduko ditu. Horrela bada, hutsunea deialdiko 9. oinarriak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo lehiatzaileak beteko du.

12._Aurkezturiko agiriak.

12.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

............................. izateko lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren ........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (........ zk.).

1._Norberaren datuak.

Deiturak eta izena

Jaiotze eguna eta tokia ...................... NANa:

Helbidea: ..................... P.K.

Etxeko telefonoa ................... Lantokiko telefonoa

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Aukerako eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

c) Gaur egungo destinoa:

Lanpostua

Jabetza hartzearen eguna

Departamentua

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa

c) Zein maila edo taldetakoa den

3._Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4._Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5._f Adierazten dut euskarazko gaitasuna neurtzeko proba egin nahi dudala*.

6._f Adierazten dut frantses eta ingeles maila frogatzeko proba egin nahi dudala*.

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean, ........(e)ko .......................aren ...........(e)an.

(Izenpea)

(*) Bidezkoa denean bakarrik

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1._Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2._Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3._Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4._Deialdian eskatutako mailan sartzekoak ez diren titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu gehienez.

5._Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: 2 puntu gehienez.

6._Bertze merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: bertzeak bertze, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako.

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik:

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Izangai bakoitzak hiru hizkuntza horietatik zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0521240