134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1336/2005 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 25eko 990/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 23ko 1116/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_O-NOZko lekualdatze txanda

Onartuak:

AJONA MARTINEZ, ANA

ARDANAZ AZCOITI, M.ª ROSARIO

BLANQUET MUÑOZ, JONE

FERNANDEZ GARCIA, CARMEN

JAUREGUI OJER, IOSU

LARRONDO GONZALEZ, IÑIGO

PEREZ ALVAREZ, M.ª LUISA

RICO BEAUMONT, BEGOÑA

VISCARRET VERGARA, M.ª SOLEDAD

Baztertuak: inor ez.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urriaren 7an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0520733