134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2541/2005 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizial tekniko izateko 4 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 17ko 2541/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizial tekniko izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten du, eta honela esleitzen dira lanpostu hutsak:

Jesús María González Pabollet jaunari 7025. lanpostu hutsa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Guillermo Larumbe Erro jaunari 66708. lanpostu hutsa, Nafarroako Ospitaleari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2005eko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0521063