134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

513/2005 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Familiaren zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren esku uzten duena 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa.

I._Aurrekariak.

Lehena._Toki Administrazioko kontseilariak baimena eman du 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Familiaren Zuzendaritza Nagusian esku uzteko.

Bigarrena._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak baimena eman du 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren esku uzteko.

Hirugarrena._Ikusirik Kontu-hartzailetza Delegatuaren txosten teknikoak, juridikoak eta oniritzia.

II._Zuzenbideko oinarriak.

Lehenbizikoa._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena izanen dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzaten agintzeko, dela eragingarriagoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.

Bigarrena._Bestetik, aipatu 39. artikuluko hirugarren atalak dioenez, kudeatzeko mandatua departamentu berekoa ez den administrazio-organo bati emateko, bi kontseilarien baimena beharko da.

Hirugarrena._Eta 39. artikuluko bosgarren atalean, kudeatzeko mandatua ematen duen baimenean, mandatuaren araubide juridikoa adieraziko da eta zehazki aipatuko dira xedeko jarduerak, iraupena, agindutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, azkenik, eginkizunak bere gain hartzen dituen entitatearen edo organoaren eginbeharrak eta, kasua bada, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarenak. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da eragingarria izan dadin.

Laugarrena._Familiaren Zuzendaritza Nagusiak eskumena du familiaren eta adingabeen arloan, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren esku uztea.

2. Hauek dira Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzurako eremu, prestazio eta baldintzak:

a) Intraneteko kontsulta modulua mantendu eta erabiltzea jendaurreko bulego gisa, eta teknikarientzako baliabide gisa.

b) Kioskoen softwarea erabili eta eskura izatea.

c) BDI 012 Infolocal Informazioko datu basearen mantentze-lana eta berariazko dokumentazioa, Familiaren Zuzendaritza Nagusiarentzat.

d) Call center zerbitzua (deiak hartzea, eskaerak prozesatzea, abisuak, kexak, iradokizunak, 12.000 dei arte. Adierazleen taula eskainiko da hilero).

e) Kanpainetan parte hartzea (inskripzioak, inkestak, etab.) (gehieneko kopurua, aurreko puntuan adierazi da).

f) Irteerako deiak kudeatzea (1500 gehienez ere, erabilera estandarrean).

g) 2 iragarki berariazko, prentsan.

h) 2 prestakuntza ekintza.

3. Kudeatzeko mandatu honek 2005eko abenduaren 31 arte izanen du indarra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

4. Toki Administrazioko Departamentuaren esku 6.300 euro jartzea, 2005eko gastuen aurrekontuko "012 Telefono Zerbitzua" izeneko 950000 92000 2279 231500 kontusailaren kargura.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuari, Familiaren Zuzendaritza Nagusiko Familiaren eta Adingabeen Politiken Plangintza, Segimendu eta Ebaluaziorako Zerbitzuari, eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiko kontabilitate zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 6an._Familiaren Zuzendari Nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F0521143