117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

111/2005 FORU DEKRETUA, irailaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak Administrazio horren eta horri atxikitako funtzionarioek beteko dituztela eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko direla.

2002ko apirilaren 15ean Administrazioak eta CC.OO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken honek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) Akordioa sinatu zuten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan azaldu dute, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak edo erakunde autonomoetan aurrekoekin parekatutako unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko asmoa, akordioaren eranskin gisa jarritako Planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko jarduketa plana onetsi zen.

Behar den deialdia onetsi aurretik, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu baten bidez finkatu behar dira aurten beteko diren burutzen gainean Langileen Estatutuaren 19. artikuluan bildutako alderdiak, Nafarroako Gobernuak Jarduketa Planean finkatutako datei eta prozedurari jarraikiz.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko irailaren 12an eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hona hemen aldaketak: atalburutzak eta bulegoburutzak atxikiko diren mailak ezartzea eta, kasua bada, edo aurrekoekin parekatutako unitateburutzak eskuratzeko bete beharreko baldintza berariazkoak. Kargu horiek foru dekretu honen I. eranskineko zerrendan ageri dira.

2. artikulua. 1. Foru dekretu honen I. eranskinean agertzen den burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako portzentajean.

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, salbu eta burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa badute jada.

3. Horretaz gain, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan zituen gainerako lansari osagarriak jasoko dituzte, plantilla organikoari buruz egin diren foru dekretuetan ezarritako arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua. Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzen kasuan, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen mailaren araberakoa izanen da emaitza eta, halaber, lansari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko.

4. artikulua. Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek Nafarroako Administrazio Publikoen lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko ordena. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko lan-txostenaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da, lehiaketa baztergarria izanen baita.

5. artikulua. Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta zein espezialitatetara atxikitzen diren, bai eta haiei dagokien lansari mota ere.

6. artikulua. 1. Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko), Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Lan-kontratudun eta Administrarien Bulegoko burutzari C edo D maila esleitzearren, betebehar berariazkorik gabe.

2. Halaber, eranskin hori aldatzen da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiko Ekinbide eta Sustapen Bulegoko buruari B edo C maila ematearren, berariazko betebeharrik gabe.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik)

1. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko Burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Lan Harremanetako diplomatuaren titulua izatea.

Nafarroako Administrazio Auzitegia.

_Erregistro eta Izapide Bulegoko burutza.

Maila: C.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

_Argibide eta Erregistro Bulegoko burutza.

Maila: C.

_Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutza.

Maila: C.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

_Azpiegitura Teknikoen Bulegoko burutza.

Maila: B.

_Zerbitzu Teknikoen eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketa Bulegoko burutza.

Maila: B.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

_Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: behar den titulazioaren jabe izatea, Aurreneurri Zerbitzuen Erregelamenduan ezarritako espezialitate eta diziplinetakoren batean goi mailako eginkizunetan aritu ahal izateko.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

_Kalitate eta Prozedura Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Antolaketako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI)

_Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Euskara jakitea merezimendu gisara baloratuko da.

_Euskaraz Prestatzeko Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: EGA titulua edo baliokidea izatea eta erdi mailako euskara teknikari lanpostu baterako izendatu izana.

2. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusia.

_Kontu-hartze Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

_Auditoria Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutza.

Maila: B edo C.

Betebehar berariazkoak: ingelesez eta frantsesez jakitea (mintzamena eta idazmena).

_Kanpo Informaziorako Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko, Zientzia Politikoetako, Ekonomiako, Enpresako Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Ekonomia Aferetarako Bulegoko Burutza.

Maila: B edo C.

Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia.

_Araubide Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: C.

_Telekomunikazio Sistemen Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Telekomunikazioetako goi mailako ingeniariaren titulua izatea.

_Informazio Sistema Korporatiboen Ataleko burutza.

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Antolaketako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Informatika Sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

_Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoko Burutza.

Maila: C.

_Tributu Gaietarako Zehapen Prozeduraren Unitate Administratiboko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Informazio Kudeatzeko Unitate Administratiboko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresako Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea edo Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Koordinazio Unitate Administratiboko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresako Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea edo Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 2. Unitate Administratiboko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

_Kudeaketa Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Tuterako Lurraldeko Zerga Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3. TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

_Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

_Aholkularitza Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Toki Azpiegituren Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Informatika Sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.

_Argitalpenen Biltegiko Bulegoko burutza.

Maila: C.

4. INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burutza.

Maila: A

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

_Kontrol Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniari teknikoaren edo kimikariaren titulua izatea.

_Ingurumena Egokitu eta Hobetzeko Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Mendietako ingeniariaren edo biologoaren titulua izatea.

_Abelbideen Bulegoko Burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Mendietako ingeniariaren edo oihangintzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

_Hirigintzaren arloko Koordinazio eta Lankidetzaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

_Hirigintzako Ikuskapen eta Diziplina Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

_Proiektuak Gainbegiratzeko Burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

5. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Argibide eta Agiri Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

Giza Baliabideen Zerbitzua.

_Lan-kontratudunen eta Administrarien Nomina Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Gizarte Aseguruen Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Hezkuntza Itunen Ataleko burutza.

Maila: B edo C.

_Eraikuntza Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: aparejadore edo arkitekto tekniko tituluaren jabe izatea.

_Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegokoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegokoa edo Arte Eskoletako Irakasleen Kidegokoa izatea.

_Ikasketak Antolatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko kidea izatea.

_Hezkuntzari aplikatutako Teknologia Berrien Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen edo maisu-maistren kidegoetako kidea izatea.

_Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko kidea izatea, Letren arloko espezialitateetan.

_Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen edo maisu-maistren kidegoko kidea izatea.

6. OSASUN DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Administrazio Aferetarako Bulegoko Burutza.

Maila: C edo D.

_Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Ebazpenen Izapideen eta Agiritegien Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

_Farmaziak Antolatu eta Ikuskatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Farmaziako lizentziatuaren titulua izatea.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

_Informazio Sistemaren Unitate Administratiboko burutza.

Maila: C edo D.

7. HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

_Obrak Kudeatzeko I. Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obrak Kudeatzeko II. Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obrak Burutzeko II. Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Bide Segurtasunaren Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Aforo eta Agirien Bulegoa.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Normalizazio eta Proiektu Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Garraioko Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, edo Industria ingeniaria, Herri Lanetako ingeniari teknikoa edo Industria ingeniari teknikoa izatearen titulua.

Garraio Zuzendaritza Nagusia.

_Salgaien Garraiorako Baimenen Bulegoko burua.

Maila: C.

_Bidaiarien Garraioa eta Garraioaren Operadoreak Kudeatzeko Bulegoko burua.

Maila: C.

8. NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Langileria Bulegoko burutza.

Maila: B.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

_Europako Batasuneko Aferetarako eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Begiratzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari titulua izatea.

_Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari titulua izatea.

_Erosketa eta Salmenta eta Eskuhartze Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

_Produktuak Eraldatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

_Errentetarako Laguntzen Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

_Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniari titulua izatea.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

_Abeltzaintzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

9. INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Laguntza Teknikoaren Bulegoko burutza.

Maila: C.

Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

_Energia Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniariaren edo industriako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Kreditazio eta Baimen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Industria Segurtasuna Kudeatzeko Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Laguntza Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

Lan Zuzendaritza Nagusia.

_Izapidaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

_Enpresaz kanpoko Prestakuntzarako Bulegoko burutza.

C edo D maila.

_Prestakuntzako Zentro eta Enpleguko Lantegien Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Psikologiako, Psikopedagogiako edo Pedagogiako lizentziatuaren titulua izatea.

_Orientabide Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Psikologiako, Psikopedagogiako edo Pedagogiako lizentziatuaren titulua izatea.

_Laguntza Teknikoaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

10. GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

_Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burutza.

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusia.

_Mantentze-lanen Bulegoko burutza.

Maila: C.

Nafarroako Emakumearen Institutua.

_Unitate Administratiboko burutza.

Maila: C.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.

_Itunen Dokumentazioaren Bulegoko burutza.

Maila: C.

_Gizarteratzearen Ataleko burutza.

Maila: A edo B.

_El Vergel Zahar Etxeko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza.

Maila: C edo D.

_Lur Gorri Zahar Etxeko Koordinatzaile-Arduraduanren Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

_Kirola Sustatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Gorputz Heziketako, Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura edo Gorputz Heziketa espezialitateko maisu-maistren titulua izatea.

_Kirol Entitateen eta Toki Entitateen Bulegoko burutza.

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Gorputz Hezkuntzako maisu-maistren titulua izatea.

_Gazteriaren Etxeen Bulegoko burutza.

Maila: A edo B.

11. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Ekonomia Aferetarako Bulegoko burutza.

Maila: C.

Turismo Zuzendaritza Nagusia.

_Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoko burua.

Maila: B edo C.

Betebehar berariazkoak: Turismo arloko enpresa eta jardueretako teknikari edo turismo arloko jardueretako ofizial lanpostu baterako izendatu izana.

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

_Monumentuak eta Hargintza Lantegia Kudeatzeko Bulegoko burutza.

Maila: A

Betebehar berariazkoak: arkitekto titulua izatea.

_Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Ataleko burutza.

Maila: A.

_Argitalpen Bulegoko burutza.

Maila: C.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutzen zerrenda

A) Laguntzakoak ez diren atalburutzak.

1. Zentroa: Zerbitzu Zentralak.

_Lanpostua: Biltegietako eta Produktuak Kodetzeko Ataleko burutza (lanpostu-zenbakia: 67696).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

2. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

_Lanpostua: Zerbitzu Orokorren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 67697).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

3. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

_Lanpostua: Langileria Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 67698).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

4. Zentroa. Laguntza Espezializatua.

_Lanpostua: Administrazio Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 67520).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

5. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

_Lanpostua: Administrazio eta Langileria Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 67001).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

6. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 65870).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

7. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Langileriaren Administrazioko Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 62585).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

B) Laguntzakoak ez diren unitateburutzak.

8. Zentroa: Zerbitzu Zentralak.

_Lanpostua: Ebazpenak Kudeatzeko Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65904).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

9. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

_Lanpostua: Artxiboetako B Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67396).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

10. Zentroa: Laguntza Espezializatua.

_Lanpostua: Harrera Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66420).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1), B.3, B.4 eta B.5.

11. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67515).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

12. Zentroa: Ubarmin Klinika.

_Lanpostua: Administrazio Ekonomikoaren Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65932).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

13. Zentroa: Ubarmin Klinika.

_Lanpostua: Mantentze-lanen Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65933).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

14. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Azpilagañeko O.O.L.T.ko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68237).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

15. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Burlatako O.O.L.T.ko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68235).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

16. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Sanduzelaiko O.O.L.T.ko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68240).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

17. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Atarrabiako O.O.L.T.ko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68241).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

18. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Fakturazio Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 64014).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

19. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Obra eta Mantentze-lanen Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 68137).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

20. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Nomina Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65959).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

21. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Koordinazio Administratiboaren Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65943).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

22. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Osasun Laguntzako Jardueren Programaziorako Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 68173).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1), B.3, B.4 eta B.5.

23. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Eriaren Arazoetarako Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 68176).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B eta C.

Estamentuak eta Espezialitateak: A.3 (A.3.1), B.3, B.4 eta B.5.

24. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Kontabilitate Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65945).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

25. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Kanpo Zainketen Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67525).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

26. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Garbiketa Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67524).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: D eta E.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak

C) Pabilioien arduradunak.

27. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: Pabiloiko arduraduna (lanpostu zenbakia: 66088).

Aurkezten ahal diren mailak: D.

Estamentua eta espezialitateak: A.6 (A.6.1).

28. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: Pabiloiko arduraduna (lanpostu zenbakia: 66089).

Aurkezten ahal diren mailak: D.

Estamentua eta espezialitateak: A.6 (A.6.1).

29. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: Pabiloiko arduraduna (lanpostu zenbakia: 66091).

Aurkezten ahal diren mailak: D.

Estamentua eta espezialitateak: A.6 (A.6.1).

D) Erizaintzako Unitateko burutzak.

30. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Larrialdietako Erizaintzako, ZIU mugikorreko, KZBUko eta zeladoreen burutza (lanpostu zenbakia: 65863).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

31. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Vianako O.O.L.T.ko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67508).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

32. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: San Adriango O.O.L.T.ko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66574).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

33. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Villatuertako O.O.L.T.ko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66573).

Lansari mota: III.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

34. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Lodosako O.O.L.T.ko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66571).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

35. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Kanpo Kontsultetako eta Erradiologiako Erizaintzako Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65880).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

36. Zentroa: Ubarmin Klinika.

_Lanpostua: 3. oineko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65938).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

37. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Araubide Anbulatorioko Laguntzako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65995).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

38. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Ospitale Orokorreko 6. oineko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65982).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

39. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Ama-haurren Ospitaleko 5. oineko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 65974).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

40. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: A Bloke Kirurgikoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 61856).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

41. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: ZIUko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 62237).

Lansari mota: I.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

42. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: N-1 oineko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 61119).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

43. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Bihotz-hodien eta Azterketa Kardiologikoen Erizaintzako Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67702).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

44. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Psikiatriako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 61123).

Lansari mota: II.

Aurkezten ahal diren mailak: B.

Estamentua eta espezialitateak: A.3 (A.3.1).

Iragarkiaren kodea: F0518941