117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2005 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Angeles Yolanda Guembe Gil andrea, Nafarroako Segurtasun Eskolako Ikasketak Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 27.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. María Angeles Yolanda Guembe Gil andrea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa eta Nafarroako Segurtasun Eskolako Ikasketak Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Segurtasun Eskolara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko irailaren 21ean._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0519390