117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

BETELU

Zolaketa lanen proiektua, Beteluko Araxes Eskualdeko Ikastetxe Publikoko eta Wisco Española, S.A. enpresako sarbideak hobetzeko

Beteluko Udaleko alkateak 45/2005 ebazpena eman du, 2005eko irailaren 9an:

Desjabetzapen espedientea 2005eko ekainaren 9an abiarazi zen, eta hamabost egunez egon zen jendaurrean ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Beteluko Araxes Eskualdeko Ikastetxe Publikoko eta Wisco Española, S.A. enpresako sarbideak hobetzeko zolaketa lanen proiektuari zegokiona.

Beteluko Udalak, 2005eko abuztuaren 5ean behin betikoz onetsi zituen bai proiektua bai hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2005eko irailaren 5eko erabakiaren bitartez, presakoa deklaratu zuen proiektu hark ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2005eko urriaren 18an Beteluko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin-betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Beteluko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta adieraziko, argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Betelun, 2005eko martxoaren 9n._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

BETELUKO UDAL MUGAPEKO FINKAK OKUPATU AURREKO AKTAK

Eguna: 2005eko urriaren 18an, asteartea.

Tokia: Beteluko Udaletxea.

Hitzordua: 10:00. Titularra: Bartolomé Soravilla Arguiñarena jauna eta Francisco Soravilla Arguiñarena jauna. Helbidea: Kale Zaharra, 4. 31890 Betelu (Nafarroa). Finkaren kodea: BT-01. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatiaren zenbakia: 21.

Hitzordua: 10:30. Titularra: Manuel Usandizaga Calparsoro jauna. Helbidea: California kalea, 3 (Calvia). 07181 Portals Nous (Balearrak). Finkaren kodea: BT-03. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatiaren zenbakia: 43.

Hitzordua: 11:00. Titularra: Alejandro Yeregui López jauna eta Ignacio Yeregui López jauna. Helbidea: Kale Zaharra, 13. 31890 Betelu (Nafarroa). Helbidea: Kale Zaharra, 12. 31890 Betelu (Nafarroa). Finkaren kodea: BT-04 eta BT-05. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatien zenbakiak: 44 eta 45.

Hitzordua: 11:30. Titularra: Francisco Otamendi Estanga jauna Helbidea: San Pedro kalea, 10. 31890 Betelu (Nafarroa). Finkaren kodea: BT-06. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatiaren zenbakia: 47.

Hitzordua: 12:00. Titularra: Wisco Española, S.A. Helbidea: Kale Nagusia, z.g., Betelu (Nafarroa). Finkaren kodea: BT-07 eta BT-08. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatien zenbakiak: 86 y 87.

Hitzordua: 12:30. Titularra: Jesús González Alvero jauna. Helbidea: Kale Zaharra, 6. 31890 Betelu (Nafarroa). Finkaren kodea: BT-02. Poligonoaren zenbakia: 2. Lurzatiaren zenbakia: 22.

Iragarkiaren kodea: L0518857