117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L I Z A R R A

Hornidura kontratatzea

Deia egiten duen organoa: Lizarrako Udala

Kontratuaren xedea: karrozeriako kaxarako ibilgailu txasisdun bat erosteko kontratazioa, kako-sistemakoa, kartolak dituena alboetan nahiz atzean, eta lumaduna.

Adjudikatzeko prozedura eta tramitazioa: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

Kontratuaren prezioa, gehienez: 132.000 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 2.640 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen pleguan ageri direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Lizarrako Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio klausula partikular, ekonomiko eta teknikoen plegua interesa dutenen eskura dago, udal bulegoetan, Lizarrako Sorkunde Garbiaren pasealekuko 1ean eta Infolocaleko 012 telefonoan.

Lizarran, 2005eko irailaren 14an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0518992