117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

L I Z A R R A

Deialdia, atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, D mailakoa eta Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako dena, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Lizarrako alkateak, 2005eko irailaren 6an emandako 338 Ebazpenaren bidez, "Atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, D mailakoa eta Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako dena, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia" onetsi da.

O I N A R R I A K

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, D mailakoa eta Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako dena, lekualdatze lehiaketa bidez betetzea.

2. oinarria._Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 33. artikuluan, Lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduko II. Kapituluan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

3. oinarria._Betebeharrak.

Indarrean diren legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte, bai eta bete ere lekualdatze lehiaketa prozedura guztian zehar, lanpostuen jabetza hartu arte:

a) Lizarrako Udalaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4. oinarria._Lansariak, lanaldia eta bete beharreko eginkizunak.

Lekualdatzearen xede den funtzionarioak indarra duten xedapenek ezarritako lansariak jasoko ditu.

Lanaldia "Julián Romano" Musika Eskolaren beharren arabera egokituko da, eta, horretaz gain, osatzen ahalko da Alkatetzak esleitzen dizkion beste zeregin batzuekin, betiere deialdiko lanpostuari dagozkionen antzekoak badira.

Atezain izendatzen dutenak eginkizun hauek izanen ditu:

_Eskolako gelak eta gainerako lekuak egoki erabil daitezen zaintzea.

_Ateak ireki eta ixtea.

_Instalazioak funtzionatzen jarri eta kontrolatzea.

_Matxurak eta hausturak kontrolatzea: zentroko gauzetarako mantentze-lan oinarrizkoak, betiere izendatutakoak horretarako beharrezkoa dena jakinez gero.

_Posta banatzea eskola barrenean eta kanpoan.

_Ikasleei, ikasleen gurasoei eta irakasleei kasu egitea.

_Instalazioetara sartzen diren pertsonak kontrolatu eta zaintzea.

_Telefonoen banaguneaz arduratzea.

_Altzariak eta bestelako gauzak garbitu, lekuz aldatu eta dagokien tokian paratzea.

_Zentroan baina eskola ordutik kanpo egiten diren jarduerak begiratzea.

_Kanpoko jendeak, taldeek eta elkarteek instalazioak erabiltzen dituztenean, erabilera kontrolatu eta gainbegiratzea.

Administrari izendatzen dutenak eginkizun hauek izanen ditu:

_Fotokopiagailu, koadernagailu, ordenagailu eta abarrez baliatuz lanak egitea.

_Zuzendaritzari laguntzea matrikulazio garaian, ikasleen matrikulak bete eta biltzeko lanetan, agiriak jaso eta ematen.

_Musika Eskolaren Patronatuarekin zerikusia duten administrari lanak, eta agintzen zaizkion bestelakoak, betiere zentroko administrazioarekin edo atezaintzarekin zerikusirik badute.

Beste eginkizun batzuk:

Bere mailari eta kategoriari dagozkionen artean, agintzen zaizkion guztiak.

5. oinarria._Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean, azken eguneko 13:30ak arte. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiri behar bezala kautotuak erantsiko zaizkio eskabideari.

c) Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6. oinarria._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Lizarrako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Lizarrako Udaleko alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzirik, Lizarrako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

7. oinarria._Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:

Batzordeburua: Lizarrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: "Julián Romano" Musika Eskolako Udal Patronatuko burua.

1. mahaikidea: "Julián Romano" Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: "Julián Romano" Musika Eskolako irakasle bat.

2. mahaikidea: Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Idazkaria: Udalbatzakoa, hizpidea duela, baina botorik gabe.

Ordezkoa: Puy Barbarin Elcarte, Lizarrako Udaleko administrari-ofiziala.

8. oinarria._Lehiaketaren nondik-norakoa.

Lekualdatzeko lehiaketan honako elementu hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez 25 puntu.

c) Lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez 25 puntu.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira proba praktikoa hasteko tokia, eguna eta ordua.

Proba praktikoa egin aurretik, epaimahaiak oinarri honetako a) eta b) ataletan aipatzen diren elementuak baloratuko ditu. Atal hauen puntuazioa ez da baztergarria izanen. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu haiei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Oinarri honetako a) eta b) ataletan aipatzen direnak (merezimenduak) alegatu eta justifikatuz gero, epaimahaiak dagokien kalifikazio eta puntuazioa emanen du, eransten den baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Oinarri honetako a) eta b) ataletan aipatzen direnen kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen ditu Lizarrako Udalaren iragarki oholean lehiatzaile guztiek lortutako puntuazioak, eta bost eguneko epea ezarriko du interesatuek haien balorazioaren gainean zuzenbidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

Proba praktikoaren balorazioa baztergarria izanen da, eta bazterturik geldituko dira hartan 12,5 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak. Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Bazterturik geldituko dira agertzen ez direnak. Proba hau plika sistemaren bidez eginen da. Plikak jendaurrean irekiko dira eta Lizarrako Udalaren iragarki oholean aditzera emanen. Jendaurreko egintza hori eginda, epaimahaiak iragarki oholean argitaratuko ditu emaitzak.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, proba praktikoan puntuaziorik altuena atera duenaren alde hautsiko dira. Hala ere, berdinketak segitzen badu, administrazio publikoetan zerbitzu ematen antzinatasunik handiena duen lehiatzailearen alde eginen da, eta horrekin ere hausten ez bada, lehiatzailerik zaharrenaren alde.

9. oinarria._Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Lizarrako Udalaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10. oinarria._Lanpostu hutsen hautapena.

Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkate udalburuak hartarako deitzen duen ekitaldian.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11. oinarria._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Alkateak, ebazpen bidez, lanpostuak esleituko dizkie proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere aldez aurretik organo egileari errekurtsoa jartzeko asmoaren berri emanez; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Lizarran, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................................................., adinez nagusi. NAN zenbakia: .................. Jaioteguna: ................... Jaioterria: .................. (...........). Helbidea (herria, probintzia, kalea, zenbakia, posta kodea): ................................................................... Telefonoa: ............, agertu eta honakoa azaltzen dut:

Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko eta oinarrietako baldintza guztiak betetzen ditudala, denbora nahiz forma aldetik.

Deialdia lotzen duten oinarriei men egiten diedala eta lotesletzat hartzen ditudala.

Lanpostu honetarako izendatu nindutela: .....................

Horrenbestez:

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, horren bitartez, Lizarrako "Julián Romano" Musika Eskolarako atezain-administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazazula.

(Eguna eta izenpea)

LIZARRAKO UDALEKO ALKATEA.

2. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3. Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

4. Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den denboraldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia dutenetan, parte hartzea: 1 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 25 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza jardueretan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan sindikatuek antolatzen dituztenak.

5. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea, betiere lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia badute: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

6. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, betiere lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia badute: gehienez ere, 1 puntu. Epaimahaiak baloratuko du haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 25 puntu izanen da gehienez.

Iragarkiaren kodea: L0518854