117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

L I Z A R R A

Deialdia, Almudi elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Lizarrako Udaleko alkateak 2005eko irailaren 6an emandako 339. Ebazpenaren bidez, onetsi egin da Almudi Elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

O I N A R R I A K

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea pintura irakasle izateko lanpostu bat, Lizarrako Udalaren menpekoa den Almudi elkartearen pintura geletan aritzeko.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Lizarrako Udaleko aldizkako lan-kontratudun finko bilakatuko da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.

1.3. Lanpostuak C mailako lansariak izanen ditu, eta horiek zehazten dira uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta hura garatu edo aldatzen duten gainerako xedapenetan xedatutakoaren arabera, eta lanpostu horretarako Lizarrako Udalaren Plantilla Organikoan ezarritakoa kontuan hartuz.

1.4. Lanpostua lanaldi partzialean (% 73) beteko da, ikasturteari dagozkion 9 hilabeteetan, alegia, urriaren 1etik ekainaren 30a bitarte, eta ordutegia zerbitzuaren beharren arabera egokituko da, administrazio organo eskudunak noiznahi aldatzen ahal duela.

1.5. Izangai izendatuak Lizarran bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du bere bizilekua, egiazki, non ez zaion ematen bestela egiteko baimen zehatza.

2. oinarria._Eginkizunak.

Pintura irakasleak eginkizun hauek izanen ditu:

2.1. Pintura artistikoaren teknikak irakastea heldu nahiz haurrei, ikasle gisa Almudi elkartearen geletan izena ematen dutenei, betiere eskolaz kanpoko jarduera izanik, akademikoki baliorik izanen ez duena.

2.2. Kultura Departamentutik eskatzen zaizkion zereginetan laguntza ematea, betiere bere jardun eremuarekin zerikusia baldin badute.

3. oinarria._Izangaien betebeharrak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinetik gorakoa ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

4. oinarria._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Sorkunde Garbiaren pasealekuko 1ean, jendea hartzeko orduetan (astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30 arte), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira deialdi honen eranskineko ereduaren arabera. Ereduko inprimakia Lizarrako Udalaren bulego orokorretan eskuratzen ahal da edo, bestela, Infolocal zerbitzuaren bidez, 012 telefonora deituta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

4.2. Ezintasunen bat duten lehiatzaileek hura frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.4. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldirako aurkeztutako merezimenduak frogatzen dituzten jatorrizko egiaztagiriak, deialdi honetako 8. atalean aipatzen denaren arabera, edo, bide horretaz baliatuz aurkeztu ezin diren merezimenduen kasuan, titulu, ziurtagiri eta baloratzekoak diren gainerako agirien kopia kautotuak edo fotokopiak (konpultsatuak izateko jatorrizkoarekin batera ekarriko direnak).

5. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta behin haiek ebatziz gero, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

6. oinarria._Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

_Mahaiburua: María José Fernández Aguerri andrea, Lizarrako Udaleko alkatea.

_Ordezkoa: Jaime Garin San Martín jauna, Lizarrako Udaleko kultura zinegotzia.

_Mahaikidea: Almudi elkartearen pintura geletako irakasle bat.

_Ordezkoa: Almudi elkartearen pintura geletako irakasle bat.

_Mahaikidea: Lizarrako Gustavo de Maeztu museoko zuzendaria.

_Ordezkoa: Lizarrako Kultur Etxeko koordinatzailea

_Mahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkaria.

_Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkaria.

_Mahaikide idazkaria: Pablo Gil Morrás jauna, Lizarrako Udaleko idazkari orokorra.

_Ordezkoa: María Puy Barbarin Elcarte andrea, Lizarrako Udaleko administrari-ofiziala.

6.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

6.4. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek dagozkien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehenbizi lehiaketa eta gero oposizioa, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, zer ordutan eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

8. oinarria._Lehiaketaldia.

8.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 20 puntu eskuratzen ahalko dira. 4.4 puntuari jarraikiz alegaturiko eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:

8.1.1. Lanbideko esperientzia.

a) Administrazio Publikoetan deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituen posturen batean aritzeagatik, 2 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Denbora zatiak proportzioz hainbanatuko dira.

b) Ikastetxeetan deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituen posturen batean aritzeagatik, 1 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 5 puntu. Denbora zatiak proportzioz hainbanatuko dira.

c) Deialdiko lanpostuaren antzekoetan baina ikastegi pribatuetan (norberarentzat nahiz beste batzuentzat) lanean aritzeagatik, 0,5 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 2,5 puntu.

"Lanbide esperientzia" izeneko atalean 15 puntu lortzen ahal dira, gehienez ere, alegia, a), b) eta c) ataletakoen batura 15 baino gehiago bada, 15era ekarriko da.

Atal ezberdinetan sailkaturiko zerbitzuak garai berean egin badira, batera gertatu diren denbora horri dagokionez, puntu gehien ematen dituen atalekoa besterik ez da kontuan hartuko.

8.1.2. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak. Gehienez ere 5 puntu.

a) Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikerketa-lan edota argitalpenak egiteagatik, 1 puntu gehienez ere.

b) Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak, behar bezala kreditatu badira, ondoren adierazten den bezala baloratuko dira:

Ikastaro ordu bakoitzeko: 0,005 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

c) Araututako prestakuntza osagarria, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duena:

_Diplomatura titulu bakoitzeko, 0,50 puntu.

_Lizentziatura titulu bakoitzeko, 1 puntu.

d) Euskaraz jakitea: EGA edo Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako Gaitasun Agiriagatik, 1 puntu.

e) Sariak, erakusketak, eta abar, epaimahaiak baloratu beharrekoak, gehienez ere 1 puntu.

8.2. Lehiaketa amaitu ondotik, Lizarrako Udalaren iragarki oholean jendaurrean paratuko da izangaiek fase honetan ateratzen duten puntuazioa.

9. oinarria._Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira bertan:

a) Lehenbiziko ariketa.

II. eranskineko gaiekin zerikusia duten galderak, test moduan aurkeztuak, erantzutea. Proba honetan gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 10 puntu erdietsi behar dira.

b) Bigarren ariketa.

Proba teoriko-praktikoa, ikastaro baten programazioarekin zerikusia duena. Proba honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

c) Hirugarren ariketa.

Proba praktikoa. Lapitzez edo ikatz-ziriz marrazki bat egin beharko da, gaia libre, gehienez ere 30 minutuan. Proba honetan gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 7,5 puntu erdietsi behar dira.

d) Laugarren ariketa.

Izangaiak bakarka elkarrizketatuko dira epaimahaiko kideekin, deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten gai orokorrei buruz. Epaimahaiak behar dituen aholkulari teknikoak izaten ahalko ditu berarekin. Gehienez ere 5 puntu emanen dira eta ez da baztergarria izanen.

9.2. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako, eta izangaiek, Nortasun Agiri Nazionalaz gain, boligrafoa, lapitza edo ikatz-ziria eta borragoma eraman beharko dituzte. Baztertuak izanen dira probetarako iragarri egun, ordu eta tokietan aurkezten ez direnak, arrazoia edozein izanda.

9.3. Ariketa bakoitza amaitu ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki oholean, hura gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

10. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Udalaren iragarki oholean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, ariketetan izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuz.

10.2. Epaimahaiak alkateari igorriko dio probak puntuazio altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Puntu-berdinketa izanez gero, ariketen ordenari begiratuko zaio eta lehenengo ariketatik hasita puntuazio altuenak lortzen dituztenen alde joko da. Hala ere, berdinketak badirau, izangai zaharrenaren alde joko da.

10.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiaren 3.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egitea edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

10.4. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

10.5. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, alkateak puntuazioen zerrendan, 10.1. oinarrian aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

11. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen bidez, Lizarrako Udaleko aldizkako lan-kontratudun finko izendatuko du, pintura irakasle izateko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.2. Izendatutako izangaiak izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barrenean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, Lizarrako Udaleko aldizkako lan-kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

12. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi nahiz argitara eman eta bi hilabeteko epean, eta, aukeran, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitara eman ondoko hilabetearen barrenean.

Lizarran, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................................... adinez nagusi. Nortasun Agiri Nazionala: ........ Jaioteguna: .............. Jaioterria: .......... (........). Nazionalitatea: ................. Gaur egungo helbidea (herria, probintzia, kalea, posta kodea): ........................................................ Telefonoak: .....................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Betetzen ditudala, denbora nahiz forma aldetik, Lizarrako Udalaren menpekoa den Almudi Elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu bat hautaproben bidez betetzeko deialdian eta oinarrietan (..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ..... egunean argitaraturik) eskatzen diren baldintza guztiak.

Deialdia lotzen duten oinarriei men egiten diedala eta lotesletzat hartzen ditudala.

N.A.N.ren fotokopia konpultsatua eransten dudala.

Euskara probak egin nahi ditudala:

Bai f Ez f

(Paratu gurutzea behar den lekuan)

Horrenbestez,

Lizarrako Udalaren menpekoa den Almudi Elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu bat hautaproben bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dut.

Lizarran, 2005eko ............aren ...(e)an.

(Izenpea)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Toki administrazioa. Udal organoak: alkatea, osoko bilkura eta gobernu batzarra. Beste organo batzuk. Udal organoen eskumenak eta eskurantzak, oro har, eta bereziki, Lizarrako Udalari dagozkionak.

2. gaia._Adierazmena eta sormena. Sormen prozesuan esku hartzen duten eragileak. Estrategiak.

3. gaia._Forma eta irudia. Eragile objektibo eta subjektiboak hautemate formalean. Irudiaren psikologia

4. gaia._Forma dimentsionala eta hiru dimentsiotan: antolamendua eta egiturak. Hura analizatzeko baliabideak.

5. gaia._Proportzionala formetan: modulua eta egitura. Sareak. Proportzioa giza gorputzean: kontzeptu estetiko desberdinak.

6. gaia._Kolorea, fenomeno fisiko eta bisuala. Argi-kolorea, pigmentu-kolorea.

7. gaia._Formak zehazten dituen argia. Argi naturala eta artifiziala. Bolumena bi dimentsiotan adierazia. Argiluna.

8. gaia._Adierazpide teknikak marrazketan eta pinturan. Materialak.

Iragarkiaren kodea: L0518852