117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

1834/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Eugiko (Esteribar) Azkarate meatzearen ustiapena eguneratzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta presako okupazioaren adierazpena jendaurrean paratzen dituena.

"El Quinto" magnesita ustiategiko 2005. urteko Lanen Planak, Industria Departamentuak onetsiak, zenbait finka okupatzeko premia adierazten du Azkarate meatzearen ustiapena eguneratzeko. Magnesitas Navarras S.A. enpresak, beraz, lur horien okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatu du.

Meategiei buruzko 1973ko Legearen 105.3 artikuluan xedaturikoarekin bat, Lanen Plana onesteak berekin dakar lurrak okupatu beharraren gaineko deklarazioa, baldin eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17.2 artikuluak aipatzen dituen baldintzak betetzen badira.

Bestaldetik, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeak, 52. artikuluko 1. idatz-zatian, adierazten du presako okupazioaren adierazpenaren bidez ulertuko dela desjabetu beharreko ondasunak okupatu beharra adierazteko izapidea bete dela, onetsiriko proiektuaren eta zuinketaren arabera, eta berehala okupatzeko eskubidea sortuko da.

Horiek horrela, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan eta haren Erregelamenduko 56. artikuluan xedaturikoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1._Jendaurrean paratzea ondasun eta eskubideen zerrenda, honekin batera doana, eta presaz okupatzeko deklarazioa, hamabost eguneko epean interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten idatziz.

Alegazioak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aurkeztuko dira (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, Fuerte del Príncipe II. eraikinean, 5. oinean, 31005 posta kodean; bertan espedientea egonen da aztergai) edo, bestela, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

2._Ebazpen hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen den egunkarian eta Esteribarko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatian ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, 2005eko irailaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

UKITUTAKO TITULARRAK, ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK

ESTERIBARKO MUGAPEA

O1 Eugiko kontzejua - 31638 EugiDES 78.717,00 41 2 B PagadiaAsturreta Hondakindegia

02 Eugiko kontzejua - 31638 EugiDES 89.911,31 35 10 B LarreakMeatze hego Pistak

eta Labasar eta Hondakind.

03 Eugiko kontzejua - 31638 EugiDES 4.406,68 35 25 C LarreakLabasar Hondakindegia

04 Eugiko kontzejua - 31638 EugiDES 840,02 35 23 - BazkatokiaLabasar Hondakindegia

05 Eugiko kontzejua - 31638 EugiDES 1.588,34 35 53 - GaztainadiaLabasar Hondakindegia

06 Jesús Huarte Arístegui. Belarsoroa,Meatze hego, Pistak

Ermitaldea z.g. - 31638 Eugi DES22.751,78 35 16 A, B, D bazkatokia, Labasar

borda

07 Jesús Huarte Arístegui.

Ermitaldea z.g. - 31638 Eugi DES 2.084,50 35 17 -Larreak Labasar Pistak

08 Jesús Huarte Arístegui.

Ermitaldea z.g. - 31638 Eugi DES 3.422,77 35 49 -Belarsoroa Labasar Hondakindegia

09 Jesús Huarte Arístegui.

Ermitaldea z.g. - 31638 Eugi DES 7.906,25 35 52 -Gaztainadia Labasar Hondakindegia

10 Jesús Beltzarena Pérez.

Remiro de Goñi 2-1.a H - 31010 Iruña DES 1.766,41 35 22 -Bazkatokia Labasar Hondakindegia

11 Jesús Beltzarena Pérez.

Remiro de Goñi 2-1.a H - 31010 Iruña DES 5.481,94 35 43 -Larreak Labasar Hondakindegia

Hitzak:

POL.: poligonoa. LURZ.: parcela. AA.: azpiarea. DES.: desjabetzapena.

Iragarkiaren kodea: F0519075