117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

1832/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Buñuelgo (Nafarroa) industrialdeko euri-ura husteko sistema hobetzea" izeneko proiektuaren okupazioaren aurreko aktak gauzatzeko deia egiten duena.

2005eko ekainaren 22an "Buñuelgo (Nafarroa) industrialdeko euri-ura husteko sistema hobetzea" izeneko proiektua eta eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu ziren.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 1727/2005 Ebazpenaren bitartez, aipatutako proiektua behin betikoz onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko irailaren 12ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horiek horrela, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

Aktak egiteko datak finkatzea, baldintza hauei jarraituz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Buñuelgo alkateari edo zinegotzi delegatuari ere, deitzea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala bada, behin betikoz okupatzekoak ere.

2. Aktak Buñuelgo udaletxean eginen dira, 2005eko urriaren 13an.

3. Aktak egiteko hurrenkera interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Ekitaldi horretara interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa ekar ditzakete, nork bere kontura.

5. Patricia Muñoz Nieves andrea eta Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, batak zein besteak okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzan.

6. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri jaun-andreak administrazioko peritu izendatzea.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo udaletxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, 2005eko irailaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0519080