117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

523/2005 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Espartza Galarko gai inerteen hondakindegiaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko uztailaren 2an, erabaki zuen alegazioak ebaztea, Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala, Anecop-Ream empresak sustatua, onestea eta onura publikoko eta interes sozialeko proiektua deklaratzea (2001eko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 10ekoa). Irailaren 17ko 346/2001 Foru Dekretuak proiektua interes orokorrekoa deklaratu zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigntzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritako ondorioak bete zitezen.

Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean hondakindegiak paratzeko aukeratu ziren tokien artean Espartza Galar aldea dago.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 1780/2005 Ebazpenaren bidez, Espartza Galarren gai inerteen hondakindegia ezartzeko baimena eman zen.

Anecopek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eskatu dio desjabetzapenaren espedientea hasteko, desjabetzapen horren onuraduna baita udalez gaindiko proiektu sektorialaren arabera, proiektua gauzatzeko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluak eta hurrengoek, eta haren Erregelamenduan artikulu horiekin bat heldu direnek agindu bezala, Espartza Galarren gai inerteen hondakindegia ezartzeko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri behar da.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari et haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Espartza Galarren gai inerteen hondakindegia ezartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost egunez. Zerrenda foru agindu honen eranskinean ageri da. Epe horretan nahi duen orok bidezko iruditzen zaizkion ohartarazpen eta alegazioak aurkezten ahalko ditu eta zerrenda horretan egindako akatsak zuzentzeko datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armadaren etorbidea, 2, Iruña) aztertzen ahalko dituzte agiri grafikoak.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan, Galarko Udalaren herriko etxean eta Espartza Galarko Kontzejuaren herriko etxean argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Galarko Udalari, Espartza Galarko Kontzejuari eta Anecop-Ream enpresari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko irailaren 15ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

GALARKO UDAL MUGAPEA

1 Marcos Ariz Armendáriz 1.505,87 10 861 Alorra

2 Juana Iriarte Iriarte 2.782,52 10 860 Alorra

3 Marcos Ariz Armendáriz 77,46 10 204 Alorra

4 Juan José Lumbier Larraya 997,91 10 205 Alorra

5 Marcos Ariz Armendáriz 1.916,39 10 204 Alorra

6 Espartzako Kontzejua 135 10 203 Alorra

7 Juan José Lumbier Larraya 55.002,23 10 205 Alorra

8 Espartzako Kontzejua 30.002,14 10 208 Alorra

9 M. Luisa Torio Martínez Irujo 7.174,61 10 207 Alorra

10 Ricardo San Martín Villanueva 21.803 10 218 Alorra

11 Espartzako Kontzejua 15.416,84 10 217 Alorra

12 Marcos Ariz Armendáriz 12.648,75 10 216 B Alorra

13 Marcos Ariz Armendáriz 26.637,17 10 216 A Alorra

14 Espartzako Kontzejua 514,08 10 206 Larreak

15 Josefina Pérez-Ciriza Berastegui 22.452,62 10 220 Alorra

16 Miguel Nuin Larrainzar 68.424,02 10 221 Alorra

17 Balbina Irigoyen Santesteban 29.201,28 10 236 Alorra

18 Miguel Nuin Larrainzar 4.921,55 10 897 Alorra

19 Josefina Pérez-Ciriza Berastegui 35.039,82 10 896 Alorra

20 Ricardo San Martín Villanueva 44.202,37 10 893 Alorra

21 Espartzako Kontzejua 14.092,32 10 894 Larreak

22 Espartzako Kontzejua 3.776,53 10 903 Larreak

23 Espartzako Kontzejua 27,89 10 899 Larreak

24 Amparo Aristu Ardanaz 8.141,01 10 891 Alorra

25 Martina Nuin Erdozain 15.417,39 10 892 Alorra

26 Espartzako Kontzejua 17.827.81 10 895 Larreak

27 María Luisa González Martínez 5.878,89 10 902 Alorra

28 María Luisa González Martínez 7.006,75 10 241 Alorra

29 José Carlos Ardanaz Gastón 15.322,45 10 901 Alorra

30 José Carlos Ardanaz Gastón. 31.256,52 10 240 Alorra

31 Balbina Irigoyen Santesteban 22.325,86 10 898 Alorra

32 Juliana Erro del Castillo 3.243,6 10 900 Alorra

33 Juliana Erro del Castillo 37.211,58 10 881 Alorra

34 Juana Iriarte Iriarte 35.661,98 10 235 Alorra

35 Manuela Ferrer Azcárate 1.074,52 3 104 Alorra

36 Galarko Udala 275,69 _ _ Karrika

37 Galarko Udala 772,61 _ _ Karrika

38 Galarko Udala 438,48 _ _ Karrika

Iragarkiaren kodea: F0519136