117. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1509/2005 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2006rako oxigenoterapiako eta etxez etxeko bestelako arnas-terapia batzuetako zerbitzua kontratatzeko gastua zenbatetsi eta espedientea oneten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: 2006rako oxigenoterapiako eta etxez etxeko bestelako arnas-terapia batzuetako zerbitzua.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_2006. urtean 2.439.804 euro gutxi gorabehera.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: 30.051,61 euro.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean, Irunlarrea kaleko 39an, paratuko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamabost egunera.

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoaren eredua

(Kontratazioa arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina).

Iruñean, 2005eko irailaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0518987