58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

80/2004 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Leizaran Mariezcurrena Hnos. izeneko enpresari 2003-2004 ikasturterako esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua (17/07 espedientea, Leitzako Barrutikoa) aldatzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinean proposatzen baita 708/2003 Ebazpenaren bidez Leizaran Mariezcurrena Hnos. izeneko enpresari esleitu zitzaion eskola garraioaren zerbitzua aldatzea (17/07 espedientea).

Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzez baliatuz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Leizaran Mariezcurrena Hnos izeneko enpresari esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua aldatzea (17/07 espedientea, Leitzako Barrutikoa). Ibilbideak sei izanen dira hemendik aurrera, lehenago bost baziren ere.

Ibilbideak hauek izanen dira:

5. ibilbidea, Leitzako "Amazabal" B.H.I.arentzat eta "Erleta" H.L.H.I.P.rentzat: Erasote, Sakulu; 9 ikasle.

6. ibilbidea "Erleta" H.L.H.I.P.rentzat: Gorriztaran; 7 ikasle.

2. Espediente horri dagokion prezioa berria, eguneko, hauxe da: 1.294,13 euro (BEZa barne).

3. 17/07 kontratazio espedientea aldatzeak dakarren gastu gehikuntza egiteko baimena ematea. Urtarriletik ekainera bitarteko aldirako, guztira, 16.036,80 euro dira eta Departamentuaren Gastuen Aurrekontu indarduneko "Eskola garraioa" izeneko 410004 41150 2230 425200 kontusailaren kargura ordainduko da.

4. Ebazpen honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko otsailaren 17an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0403176