58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

E D I K T U A

Ondoko zerrendako interesatuei aditzera ematen zaie Berriozarko Alkatetzak, 2004ko martxoaren 24an, ondotik ematen den ebazpena eman duela (martxoa 34/04), eta espresuki adierazten dela haren kontra posible diren errekurtsoen araubidea:

Berraztertzeko errekurtsoak paraturik trafikoko zehapenen kontra, eta ikusirik administrazio espedienteetan dauden agiriak eta luzatutako txostenak,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Berraztertzeko errekurtso horiek ezestea, zeren eta errekurritutako administrazio egintzak araudi aplikagarriari lotzen baitzaizkio eta errekurtso egileen alegazioek ez baitute oinarri juridikorik.

Espedientea: 992/02. Izena: Sanz Pascual, Carlos.

Espedientea: 948/02. Izena: Ansola Uriguren, Edurne.

Sinatua: Benito Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2004ko apirilaren 22an._Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: L0406336