58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Udalaren 2003ko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik

Udalak hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko aldaketa hau, bi mila eta hiruko irailaren hogeita lauan egindako osoko bilkuran:

"Ikusirik Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 13an eman 736/2001 Ebazpena, Nafarroako Gobernuak Berriozarko Udal kirodelgiko obretarako emanen duen laguntzaren zenbatekoa ezartzen duena (2003rako, 742.250 euro). Kontuan izanik oraindik ere esleitu gabe daudela aurrekontuan 171.200,00 euro, eta Udaleko kontu-hartzaileak emandako txostena ikusirik, aho batez erabaki da:

2003ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarrean, honako aldaketa hau egitea:

Kreditu gehikuntza:

Kontusaila: 1 4521 62200 -Kiroldegia. Zenbatekoa: 171.200,00 euro.

Finantzaketa

Kontusaila: 1 75501 -Nafarroako Gobernua -Kirol instalazioak. Zenbatekoa: 171.200,00 euro."

Egungo legerian ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aurrekontuko aldaketa.

Berriozarren, 2004ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0405551