58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OROTZ-BETELU

2004ko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2004ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontua; orobat onetsi zuen lehengo aurrekontua aldatzea kreditu gerakinak sartuta; Hiru Urteko Planeko hornidura eta saneamendu sareetako eta zoladurako obrari dagokio; gastuetan 943.640 euro dira eta dirusarreretan 762.415 euro.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orotz-Betelun, 2004ko martxoaren 24an._Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L0405468