58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI-ARANATZ

2004ko ekitaldiko aurrekontuak

Ikusirik Etxarri-Aranazko Udaleko aurrekontu bategina, Musika Eskolarena eta, onets daitezen, Alkatetzak aurkeztu dituen betearazteko oinarriak.

Udalak, 2004ko martxoaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen, aho batez.

Erabaki da aditzera ematea, orok jakin dezan, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 223 eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko, 15 egun balioduneko jendaurreko aldia hastea, onespenari buruzko iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hona hemen aurrekontua, laburturik:

2004KO AURREKONTUA

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 389.600,00.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 100.000,00.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 159.260,00.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 528.637,69.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 311.974,20.

6. kapitulua. Inbertsioak besterentzea: 32.174,00.

7. kapitulua. Kapital transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 1.821.186,47.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 700.000,00.

Guztira: 4.042.832,36.

GASTUAK

0 kapitulua. Zor publikoa: 315.679,87.

1. kapitulua. Zerbitzu orokorrak: 232.019,61.

3. kapitulua. Gizarte segurantza, babesa eta sustapena: 196.869,38.

4. kapitulua. Gizarte izaerako ondasun publikoen ekoizpena: 3.197.088,33.

5. kapitulua. Izaera ekonomikoko ondasun publikoen ekoizpena: 60.092,35.

6. kapitulua. Erregulazio ekonomiko orokorra: 36.770,82.

7. kapitulua. Jarduera ekonomikoa eta sektore produktiboen erregulazioa: 4.312,00.

Guztira: 4.042.832,36.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko martxoaren 22an._Alkate udalburua, J. B. Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0405291