58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2004ko lehen sei hilabeteei dagokien Lurraldearen gaineko kontribuzioa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2004ko ekainaren 15ean bukatzen dela Lurraldearen gaineko kontribuzioaren zergagatik 2004ko lehen seihilekoari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxako (Nafarroako Kutxa) entitatearen bulegoetako edozeinetan egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak hasiko premiamendu bidez kobratzeko.

Berriozarren, 2004ko apirilaren 22an._Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0406318