58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI-ARANATZ

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Etxarri-Aranazko Udalak, 2004ko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: UE 16 unitateko obraren proiektuaren prestakuntza eta zuzendaritza fakultatiboa.

Esleitzeko modua, prozedura: lehiaketa.

Kontratazio aurrekontua: 16.200 euro.

Baldintzen plegua: lizeitatzaileen eskura, Copia kopia dendan, Pío XII.aren etorbidean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Etxarri-Aranazko Udalaren erregistroan, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta Udal honetako Gobernu Batzordeak egiten duen lehen bilkuran.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko apirilaren 6an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0405853