58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Obra kontratua

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak lehiaketarako dei egin du honako proiektu honen obrak kontratatzeko: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Tuterako (Nafarroa) Camino Caritat (partziala), Peñuelas, eta Ferial kaleetan", prozedura irekiaren bidez eta presako tramitazioarekin.

Obren lizitazio aurrekontua 203.126,23 euro da. BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 4.062,52 euro.

Proposamenak aurkezteko epea 13 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, azken eguneko arratsaldeko ordu bata arte.

Proiektua eta baldintza administratiboen plegua ikusgai daude Udalaren Ur Batzordeko bulegoetan.

Tuteran, 2004ko apirilaren 29an._Mankomunitateko buruordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0406809