58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B A R I N D A O

Obra kontratazioa

1._Kontratuaren xedea.

"Barindaoko kaleak zolatzea-2. fasea" obren exekuzioa kontratatzea, klausula administratibo partikularren pleguari jarraituz.

2._Adjudikatzeko prozedura eta modua:

a) Prozedura: irekia.

b) Modua: lehiaketa.

3._Lehiaketaren aurrekontua, fidantza eta iragarkien gastuak.

a) Zenbatekoa, guztira: 62.064,83 euro, BEZa barne.

b) Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 1.241,29 euro (aurrekontuaren % 2).

c) Adjudikazio hartzaileak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkien zenbatekoa ordainduko du.

4._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak.

a) Aurkezteko azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei (26) egun naturaleko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

b) Aurkezteko tokia: Barindaoko Kontzejuaren egoitza. Telefonoa: 609-41.70.94.

c) Klausula administratiboen plegua eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude SeriColor kopia-dendan (Urederra ibaia plaza, 7-behea, Lizarra). Telefonoa: 948-553457.

5._Eskaintzak jendaurrean irekitzea.

a) Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko egun baliodunean, 20:00etan, Barindaoko Kontzejuaren egoitzan.

Barindaon, 2004ko apirilaren 22an._Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0406692