58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SATRUSTEGI

Satrustegi-Arakilgo Kontzejuan etxebizitza enkantean

Satrustegi-Arakilgo Kontzejuak, 2004ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxien bidezko enkante publikoan saltzea jendeak "Abeltzainaren etxea" deitzen duen etxebizitza, hain zuzen ere Arakil ibarreko hirilurren katastroko 12. poligonoko 21. lurzatian dagoena, San Migel kaleko 22. zenbakian.

1._Eraikinak beheko solairua, lehenengoa eta estalkiartea ditu, eta solairu bakoitzean 126 metro karratuko azalera eraikia du.

2._Hasierako prezioa: 60.785 euro.

3._Behin-behineko fidantza: 1.215,70 euro.

4._Enkantea arautuko duen klausula ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago Kontzejuko idazkaritzan eta Kontzejuko buruaren etxean.

5._Proposamenak aurkezteko 20 egun baliodun izanen dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6._Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan agindutako edukia dutela, Satrustegiko Kontzejuaren erregistroan aurkeztu ere. Jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenengo egun baliodunean, 18:00etan.

Satrustegin, Arakil ibarrean, 2004ko apirilaren 26an._Alkate kontzejuburua, Julián Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0406533