58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatutako hartan, eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz departamentu teknikoak tramitaturik, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Hypromat España, S.A. Jarduera: ibilgailuak garbitzeko zentroa (autozerbitzua). Tokia: Artikako industrialdea, U.I.3 unitatea, 4, 5 eta 6. lurzatiak.

Berriobeitin, 2004ko apirilaren 16an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0406276