58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/89 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/90 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan, batez ere 304/2001 Foru Dekretuari dagokionez, zeinen bidez aldatu baitziren aipatu otsailaren 15eko 32/90 Foru Dekretuaren hainbat artikulu, xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Javier Navarro Garde, I.F.Z.: 16.022.759-Q, helbidea: Villafrancan (Nafarroa) Cava, 31.

Jarduera: "zurezko paletak zaharberritzea eta biltegiratzea". Horretarako, hormigoizko nabea eginen da, metalezko xafla soilarekin estalia, 344 metro koadroko azalera izanen duena, bestelako jardueretan erabilitako zurezko paletak zaharberritzeko eta egokiro moldatzeko, berriz ere erabili ahal izateko, zur hondatua kendu, zurezko euskarriak ordeztu, iltzeak jarri eta produktua bermatuz.

Tokia: Villafranca (Nafarroa), Nava Las Heras izeneko industrialdea. Haren mendebaldeko eremuan kokatuko da industri nabea, bertan dauden nabe atxikien ondoan.

Villafrancan, 2004ko apirilaren 14an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0406202