58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientea: 2004-556. Titularra: G31001993 Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea. Ordezkaria: 16010055 José Manuel Jiménez Zaracain. Jarduera: ikuskizun publikoak. Tokia: Arantzadiko ingurunea, 1.

Espedientea: 2004-555. Titularra: 17138864 Miguel Angel Machin Legarre. Ordezkaria: 17138864 Miguel Angel Machin Legarre. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegiak <500M² <30HP. Tokia: Egulbatiko jaurerria, 18-behea.

Iruñean, 2004ko apirilaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406125