I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1726/2003 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Dolores Hurtado Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Estatutupeko langilea, Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz, hauxe
EBATZI DUT:
1. María Dolores Hurtado Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Estatutupeko langilea, Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0405150