58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Ofizial-profesional izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2004ko apirilaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 04-API-30 (13/PR)

"Ofizial-profesional izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian, 2003ko abenduaren 22ko ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 26an, argitaratu zen hartan, 5. oinarrian ezartzen duenari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1._Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

OSINAGA OSINAGA, JESUS

Baztertuak: inor ez.

2._Izangaiari jakinaraztea epaimahaia eratu dela, bertako kideak honako hauek izanik:

Epaimahaiburua: Maite Mur Dallo andrea.

Mahaikideak: Miguel Angel Irisarri Mateo jauna, Juan José Chasco Beraza jauna eta Antonio Armiño Juániz jauna.

Mahaikide-idazkaria: Juan Sáez Leclercq jauna.

Hautapen probak Zapateria kaleko 40an dauden udal egoitzetan eginen dira, 2004ko maiatzaren 26an, goizeko hamarretan."

Iruñean, 2004ko maiatzaren 4an._Alkatea, Maria Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0407078