58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Iruñeko Udalarentzako eskaria, Udalaren Hirigintza Gerentziaren plantillan administrari laguntzaileen bost lanpostu betetzeko

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2004ko apirilaren hogeita hiruan egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

CGU 04-API-23 (19/UV)

"Ikusirik kudeatzaile jaunak 2004-04-19an egindako txostena (administrari laguntzaileen arloan dauden beharrei dagokiona) eta egun berean egindako kudeaketa-eskariari buruzko txostena, eta jakinik Iruñeko Udalak deialdia egin behar duela maila horretako langileak hartzeko, erabaki da:

1. Eskatzea Iruñeko Udalari dagokion kudeaketa lana egin dezan, Udalaren Hirigintza Gerentziaren plantillan hutsik dauden administrari laguntzaileen bost lanpostu betetzeko, hark egin gogo duen deialdiaren bidez. Hutsik dauden lanpostuak Gerentziaren plantillan zenbaki hauek dituztenak dira: 400001-1; 400001-2; 400001-3; 400001-4 eta 400001-5.

2. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onarpena eman diezaion.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, 2004ko apirilaren 29an._Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406802