58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

A N T S O A I N

Alkatetzaren eskuordetza

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"Hurrengo asteazkenean, 2004ko apirilaren 28an, udalerritik kanpo egoteko asmoa dut, Herriko Gobernu Batzordearen bilkura eginen den orduan; hortaz, bidezko da eskurantzen eskuordetza egitea.

Horrenbertzez, abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hauxe ebatzi dut:

1._Lehen alkateorde Antonio Gila Gila jaunaren eskuetan uztea Herriko Gobernu Batzordearen buru izatea, 2004ko apirilaren 28ko bilkuran.

2._Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2004ko apirilaren 26an._Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0406519