58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1725/2003 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Lourdes Echeverría Lizarraga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari dagokio unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko eskumena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. María Lourdes Echeverría Lizarraga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2003ko urriaren 9an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0405155