58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Kargudun hautetsien hartukizunak

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2004ko urtarrilaren 8an honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik 6/1990 Foru Legearen 56.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoa,

Hau erabaki da:

1. Jarraian heldu diren karguei urtean honako ordainsari hauek ematea: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, Mankomunitatea zuzentzeko lanetan lanaldi erdiz aritzeagatik, A mailari dagokion oinarrizko soldataren % 50 jasoko du, legez dagokion gizarte segurantzako araubidean alta emanda eta kotizazioarekin. Batzorde Iraunkorreko kideek, batzordeburuak izan ezik, bilkura-sariak jasoko dituzte organo horren bilkuretara joateagatik, 50 euro bilkura bakoitzeko, hain zuzen ere.

2. Kalte-ordainak ematea Batzorde Iraunkorreko kideei, karguan aritzeko egiten dituzten kilometraje gastuak eta bestelakoak ordaintzeko (Batzar Orokorraren bilkuretara joateko gastuak izan ezik), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan erabiltzen diren arau orokorrei jarraikiz.

3. Bilkura-sari eta kalte-ordain horiek 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Zangozan, 2004ko apirilaren 13an._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0406066