58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MURUZABAL

Muruzabalgo Udaleko hautetsiendako bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Muruzabalgo Udalak, 2004ko martxoaren 25ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Azterturik, Udalbatzako kideendako ordainsariak eta kalte-ordainak zehazteko ireki den espedientea, eta kontu-hartzailetzak eta idazkaritzak eginiko txostenak.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionarmenduari buruzko Erregelamenduko 13. artikuluak xedatzen dutena, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak xedatzen duena.

Udalbatzak hau erabaki du:

1. Bilkura-saritako zinegotziek jaso beharreko zenbatekoa finkatzea; honako hau: osoko bilkura batera agertzeagatik, 144,83 euro zinegotzi bakoitzarendako.

2. Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena betetzeko, argitara bedi iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena betetzeko, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Muruzabalen, 2004ko martxoaren 29an._Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L0405431