58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Alkatetzaren 4/2004 Dekretua

Aguilar Kodeskoan, 2004ko martxoaren 17an.

Kodes Mendiko Mankomunitateko buru José Manuel Sáenz Quintero.

DATU PERTSONALAK DITUZTEN FITXATEGI AUTOMATIZATUEN ARAUKETA

2003ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 21ekoan, eta 2004ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 30ekoan, Alkatetzaren 1/2003 eta 13/2003 dekretuak argitaratu ziren. Dekretu horiek bertan behera gelditu dira. Horien ordez, Alkatetzaren 4/2004 dekretua eman zen, honen ondotik ematen dena.

Mankomunitatean badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, honako hau

DEKRETATU DUT:

1. Mankomunitateak ondoko fitxategi automatizatu hauek erabiltzen ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko: Pertsonen Fitxategi Orokorra eta Udalerriko Biztanleen Errolda.

2. Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, bertzeak bertze hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta bertze administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Pertsonen fitxategi orokorraren kudeaketari lotuak

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak.

Kodes Mendiko Zerbitzuen Mankomunitateak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak Mankomunitate honetako Udalen bulegoetan erabil daitezke, baita haren egoitzan ere, Aguilar Kodeskoan baitago (Nafarroa), Plaza de la Iglesia, z.g.

h) Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez dadin:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gora-beheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

3. Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Udalerriko Biztanleen Erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta bertze administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Egoera zibilari buruko datuak.

_Familiaren datuak.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioa.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta bertze toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak.

Kodes Mendiko Zerbitzuen Mankomunitateak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak Mankomunitate honetako Udalen bulegoetan erabil daitezke, baita haren egoitzan ere, Aguilar Kodeskoan baitago (Nafarroa), Plaza de la Iglesia, z.g.

h) Segurtasun neurriak.

Biztanleen Udal Erroldaren fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzet jotzen da.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu, aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez dadin:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gora-beheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

4. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

5. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta, haren kontra, errekurtso hauetako edozein para daiteke, hautara: Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Aguilar Kodeskoan, 2004ko martxoaren 17an.

Iragarkiaren kodea: L0404740