58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Hormigones Delfín, S.A. enpresak "Corraliza Baja" izeneko (3473 zenbakia) 144 meatze laukiko Ikerketarako Baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) Atalean baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Faltzes, Erriberri, Martzilla, Murillo el Cuende, Caparroso eta Azkoiengo udal mugapeetan egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:

ERPINA LUZERA LATITUDEA

1 1 38 0.00 42 23 20.00

2 1 38 0.00 42 21 20.00

3 1 46 0.00 42 21 20.00

4 1 46 0.00 42 23 20.00

1 1 38 0.00 42 23 20.00

Luzeren erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesatu diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Fuerte del Príncipe II, Tomás Caballeroren parkea, 1-5.a, Iruñean, 8:30etik 14:30era, honako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunetan, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Erregimenerako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2004ko martxoaren 26an._Zerbitzuko zuzendaria, izenpe ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0405201