58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

21/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpean dauden datu pertsonalen tratamendu automatizatua duten fitxategien ezaugarriak aldatzen dituena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du. 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira orotariko xedapen baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarriak aldatu, fitxategiak deuseztatu eta berriak sortzeko foru agindu bat emanen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Ikusi da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko fitxategi batzuen zenbait kontu uztailaren 266/2003 Foru Dekretua eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 15ean eman 87/2003 Foru Agindua onestearen ondorioz aldatu direla. 266/2003 Foru Dekretuak departamentu haren egitura organikoa ezartzen du. 87/2003 Foru Aginduak egitura hori bulegoen mailan garatzen du. Hori dela eta, indarra duen arautegia, lehen aipatu dena, betetzeko, egokiak diren aldaketak egin behar dira.

Idazkaritza Teknikoaren, fitxategiez arduratzen diren unitateen eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolaketa Zerbitzuko Auditoretza eta Segurtasun Atalaren txostenak ikusirik,

Horrenbestez, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aldaketak onestea. Honako fitxategi hauek:

1. Fitxategiaren izena: Fundazioak, 1971760003 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua, Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

2. Fitxategiaren izena: Elkarteak, 1942456796 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua, Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

3. Fitxategiaren izena : Agirien Erregistroa, 2001050026 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua, Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Informazio Bulegora eta Erregistrora.

4. Fitxategiaren izena: Laneko Arriskuen Aurreneurriak, 2021990930 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atala, Gizarte Prestazioen Zerbitzua, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

5. Fitxategiaren izena: Kalte-ordainak, 1942456797 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Barne Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

6. Fitxategiaren izena: Nafarroako Delituen Biktimendako Laguntza, 2011500007 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa, Justizia Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

7. Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuaren eraikinetan sartzeko kontrola, 2020720039 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Plangintza, Segurtasunaren Koordinazio eta Trafiko Zerbitzua, Barne Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Plangintza, Segurtasunaren Koordinazio eta Trafiko Zerbitzura.

8. Fitxategiaren izena: Bingoak, 1942456798 kodea.

Aldaketa:

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Atalera.

9. Fitxategiaren izena: Barne Zuzendaritza Nagusiko langileen datuak, 1942456792 kodea.

Aldaketa:

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Atalera.

10. Fitxategiaren izena: Zehapen espedienteak, 1942456795 kodea.

Aldaketa:

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Araubide Juridiko eta Arauen Antolaketaren Atalera.

11. Fitxategiaren izena: Jokoaren kontrola, 1942456799 kodea.

Aldaketa:

Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Atalera.

12. Fitxategiaren izena: Prestakuntzarako eskaerak, 1942456804 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzura.

13. Fitxategiaren izena: Hautaketa, 1942456803 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Datuak ezetsi, eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzura.

14. Fitxategiaren izena: Segurtasun Eskola, 1942456805 kodea.

Aldaketa:

Ardura duen unitate organikoa: Segurtasun Eskolako Zerbitzua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

2. Foru agindu hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolamendu Zerbitzuko Auditoretza eta Segurtasun Atalera eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2004ko martxoaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0405202