152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

950/2004 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Corellako "Alhama" eta Tafallako "Politécnico" BHIen garbiketa-zerbitzu arrunta 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako kontratatzeko baimena eman eta kontratatzioa zuzenduko duten baldintza administratibo partikularren agiria eta agindu teknikoena onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Corellako "Alhama" eta Tafallako "Politécnico" BHIen garbiketa-zerbitzu arrunta kontratatzeko, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako.

_Mota: lehiaketa.

_Xedea: Corellako "Alhama" eta Tafallako "Politécnico" BHIen garbiketa-zerbitzu arrunta kontratatzea, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako.

_Aurrekontua: 180.000 euro, BEZa barne, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

_Proposamenak aurkezteko eguna eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamaikagarren egun naturalean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren agiria eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazio Atalean (http://www.cfnavarra.es); halaber, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan, 848-426984 eta 848-426606 telefonoetan emanen dira argibideak.

Iruñean, 2004ko azaroaren 26an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0418597