152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A T A R R A B I A

Bake-epaile titularra eta ordezkoa hartzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake-epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 araudiaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedaturikoa betez, bake-epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Izena emateko, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Epe horren barruan, pertsona interesatuek udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak. Eskabide horietan, Araudian aipatzen den gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak betetzen direla aipatzeaz gain, titulazio akademikoaren inguruko espediente pertsonala, lan-esperientzia eta merezimenduak erantsi beharko dira.

Atarrabian, 2004ko azaroaren 16an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0417666