152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2004ko azaroaren 8an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

1. Hasiera batean onestea Berriobeitiko Hirilurreko Ondasunen Katastroko 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun azterlana, Juan María Albizu Andueza jaunak eta beste batzuek sustatua eta Raúl Belloso Luqui jaun arkitektoak erredaktatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari, xehetasun azterlanaren eremuko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2004ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0417182