152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Artikako xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2004ko azaroaren 8an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

1. Hasiera batean onestea Artikako Hirilurreko Ondasunen Katastroko 21. poligonoko 544. lurzatiaren xehetasun azterlana, Artikako Kontzejuak sustatua eta Miguel Ayape Bariain jaun arkitektoak erredaktatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Artikako Kontzejuko buruari, xehetasun azterlanaren eremuko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2004ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0417180