152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DESOJO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epea egonen da, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan ezarritako legezko baldintzak bete eta Desojoko udalerriko bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten udal idazkaritzan.

Desojon, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L0417071