152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

Udalean badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu per- tsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarrean jartzen baitira: Pertsonen Fitxategi Orokorra eta Udalerriko Biztanleen Errolda.

2. Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

Xedea eta erabilera aurreikusiak

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, besteak beste hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak agertzen dira, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

Fitxategiaren egitura eta datu motak

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

Datuen lagapenak

Pertsonen fitxategiaren kudeaketari lotuak.

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

Fitxategiaren ardura duen organoa

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta

kontra egiteko eskubideak

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu, aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez dadin:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gorabeheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

3. Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa

Xedea eta erabilera aurreikusiak

Udalerriko biztanleen erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko eta estatistika publikoa egiteko.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

Fitxategiaren egitura eta datu motak

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Egoera zibila.

_Familiaren datuak.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioak.

Datuen lagapenak

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta beste toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

Fitxategiaren ardura duen organoa

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta

kontra egiteko eskubideak

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

Segurtasun neurriak.

Biztanleen udal erroldaren fitxategiak, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzat jotzen dira.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu, aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez daitezen:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gorabeheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

4. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

5. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta, haren kontra, errekurtso hauetako edozein para daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Fontellasen, 2004ko azaroaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0417067