152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L I Z A R R A

Lurraren gaineko kontribuzioko zerga-tasen onespena 2005eko ekitaldirako

Lizarrako Udalak, 2004ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioko karga-tasak ezartzea 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hona hemen:

_Hirilurreko ondasunetarako: 100eko 0,3752.

Nolanahi ere, 2005eko urtarrilaren 1erako indarrean baldin badago hirilurren balorazio ponentzia berria, karga-tasa berez murriztuko da halako moldez non kuota guztien emaitzen batezbestekoa izanen baita 2004koaren adinakoa gehi % 4, betiere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako mugen barnean (% 0,10 izanik gutxienekoa) Lurzoru batzuei hiri lurzoruen kalifikazioa ematen bazaie ere, kalkulu horretarako ez dira erabiliko lurzoru berri horien balioak, ezta 2005erako altak ere.

_Landalurreko ondasunetarako: 100eko 0,8 mantenduko da.

2. Aurreko tasak hurrengo urtetan ere hala mantenduko dira harik eta aldatzen ez diren arte.

3. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.

Lizarran, 2004ko azaroaren 25ean._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0418252