152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANGUREN

Zerga-kontribuziorako karga tasak

Arangurengo Udalak, 2004ko azaroaren 30eko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen erregelamenduzko gehiengoarekin:

1. Hirilurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko % 0,1500eko karga-tasa ezarriko da 2005eko ekitaldirako, Hirilurraren Balorazio Ponentzia berria indarrean sartuko baita berrikusi ondoren.

2. Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko % 0,800eko karga-tasa ezarriko da 2005eko ekitaldirako.

3. 2005eko ekitaldiko Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, gutxieneko kuotak ponderatzeko indizea 1,10 izanen da.

Argitara ematen da jakin dadin eta ondorioetarako, eta jakinarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mutiloabeitin, 2004ko abenduaren 1ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0418249