152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 14/2004 aldaketa hasiera batean onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2004ko aurrekontu orokorreko 14/2004 aldaketaren espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia eginen baita. Hori guztia, Udalaren 2004ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.ean xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2004ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0417065