152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

D E I E R R I

2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarreko laugarren aldaketa hasiera batez onetsita

Udalak, 2004ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa_Ikusirik justifikazioko memoria eta kontu-hartzaileak egindako txostena, erabaki da hasiera batean onestea 2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuko aldaketa, 18.000 euroko kreditu berezia sortuz, Udaletxe zaharreko azken solairua moldatzeko gazteriaren etxea izan dadin.

Kreditua 2003ko aurrekontuko diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da, 18.000 euro erabiliz.

Bigarrena._2004ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, herritarrek eta interesa dutenek espedientea idazkaritzan aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena._Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Deierrin, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, Francisco Javier Ros López.

Iragarkiaren kodea: L0417042