152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Deialdia, prozedura irekiaren bidez, Arrotxapeako P-9A poligonoa (P-9A, P-9B eta elementu orokorrak) urbanizatzeko obren 5. fasea egiteko (bulebarra)

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2004ko azaroaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 04-AZA-19 (2/UV).

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, hau erabaki da:

1. Kontratazio espedientea onestea bai eta Arrotxapeako P-9A poligonoa (P-9A, P-9B eta elementu orokorrak) urbanizatzeko obren 5. fasea egiteko (bulebarra) separata ere, espedientean bildua

2. Adjudikaziorako prozedura hastea, eta horretarako aipatu obrak adjudikatzeko prozedura irekirako deia egitea. Obren aurrekontua 1.911.794,33 eurokoa da eta 9 hilabetetan bukatu beharko dira, espedienteko baldintzen pleguari jarraikiz, hori ere onetsi baita.

3. Indarrean den Udalaren Hirigintza Gerentziako gastuetarako aurrekontutik, 1.648.098,56 euroko gastua baimentzea, "U.I.III-Arrotxapea" 3043222601010 kontusailaren kargura.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0418269