152. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NUESTRA SEÑORA DE LA CARIDAD OSPITALEA

Lizitazio iragarkia, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako, jaki prestatuen zerbitzua kontratatzeko, "Nuestra Señora de la Caridad" Zahar-Etxerako eta Tafallako etxez etxeko laguntza zerbitzurako

1. Kontratuaren xedea: jaki prestatuen zerbitzua kontratatzea, "Nuestra Señora de la Caridad" Zahar-Etxerako eta Tafallako Etxez etxeko zerbitzurako.

2. Prozedura: lehiaketa publikoa, irekia, tramitazio arrunta.

3. Lizitazioaren aurrekontua: gastuaren gutxigora beherako kalkulua, eta informazio gisa, urtean 203.000 euro da (BEZa eta gainerako gastuak barne).

4. Bermeak: agindu administratiboen pleguan eskatzen direnak; ez da behin-behinekorik pausatu behar.

5. Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak konpultsatutako kopiak izanen dira.

6. Ez da ez aldagairik ez bestelako aukerarik onartuko eta baldintza hau betetzen ez bada lizitaziotik kanpo geldituko da.

7. Klausula administratiboen eta agindu teknikoen plegua: interesatuen eskura daude Tafallako Udalaren bulego bakarrean eta 012an.

8. Eskaintzen aurkezpena: lizitatzaileek Tafallako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte proposamenak, Udaletxean (Plaza de Navarra, 5), lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita zazpigarren egun naturaleko 15:00ak baino lehen. Epearen azken eguna larunbata edota egun baliogabea bada, proposamenak hurrengo egun baliodunera arte ere aurkez daitezke.

Tafallan, 2004ko azaroaren 24an._Nuestra Señora de la Caridad Ospitaleko lehendakaria, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0418334